Mendi eskia egiteko, Anetora irteera antolatu du Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak. Apirilaren 9rako eta 10erako prestatu dute txangoa, larunbatez eta igandez. Bazkideek 70 euro ordaindu beharko dituzte; eta 80 euro, gainontzekoek. Apirilaren 6a baino lehen, honako lekuetan eman behar da izena: Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan. Afaria, loa eta gosaria prezioan sartzen badira ere, autoz egin behar da bidaia. Apirilaren 9an, 05:00etan jarri dute abantatzeko hitzordua, liburutegi aurrean.