Azkoitiko duatloian izena eman daiteke apirilaren 11 bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mar. 22a, 19:00

www.triatloi.org webgunearen bitartez eman behar da izena. Gehienez, 216 kirolarik parte har dezakete proban.

Ireki dute Azkoitiko XVII. Duatloian izena emateko epea. Apirilaren 17an, igandean, jokatuko dute proba, 10:30etik aurrera. www.triatloi.org webgunearen bitartez egin daiteke inskripzioa, apirilaren 11 bitartean. Dena dela, gehienez, 216 kirolarik parte har dezakete, eta zifra horretara iristean itxiko dute izen-ematea. Egunean bertan ezingo da izena eman. Federatu zein federatu gabekoek parte har dezakete duatloian: 20 euro ordaindu beharko dituzte federatuek; 30 euro, berriz, federatu gabeek. Txipa hartzeko, beste bi euro pagatu beharko dituzte kirolariek. Dortsalak egunean bertan jaso behar dira, 08:15etik 08:45era, herriko plazan.

Apirilaren 14ko hitzordua

Azkoitiko XVII. Duatloia apirilaren 17an egingo dute, igandez. Parte-hartzaileek honako lanak egingo dituzte: hamar kilometro lasterka, 34 bizikletan eta beste 4,5 korrika. Herriko plazan hasiko da lasterketa, 10:30ean, eta leku berean bukatuko da. Maila orokorreko irabazleek, emakumeak zein gizonak, garaikurra eta 200 euro jasoko dituzte; bigarrenek, garaikurra eta 150 euro; eta hirugarrenek, garaikurra eta 100 euro. Horrez gain, kategoria bakoitzeko irabazleek izango dute garaikurra, eta taldeka lehena sailkatzen direnek garaikurra eta 100 euro eskuratuko dituzte.

Bestalde, distantzia motzeko Gipuzkoako txapelketa ere izango da Azkoitiko duatloia. Beraz, lehen hiru sailkatuek garaikur bana jasoko dute, emakume zein gizon. Partaide eta boluntarioen artean, zozketak egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide