Azkoitiko San Martin auzoko Ardatz Elkarteko kideak batu dira hil honetan giza sarera. Martxoko azken ostirala, Ostiral Santua denez, gaur, martxoak 18, egingo dute giza sarea, ohi baino astebete lehenago. Beti bezala, 19:00etan hasiko da manifestazioa, eliz ataritik,
Giza Eskubideak-Konponbidea-Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelo hartuta.