Buruz buruko beredatzi final jokatuko dira igandean Azkoitiko Gurean pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

XXXII. Atano III.a txapelketako finalak izango dira, 10:00etatik aurrera.

Azkoitiko Gurea pilotalekua. (Irene Elorza) XXXII. Atano III.a buruz buruko pilota finalak jokatuko dira igandean, martxoak 20, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 10:00etatik aurrera lehiatuko dira final horiek, eta honako pilotariek parte hartuko dute: - 1. Finala: Ane Zulaika Maialen Arratibelen kontra. - 2. Finala: Zihara Oñederra Jone Zabalaren kontra. - 3. Finala: Urtzi Segurola Julen Etxanizen aurka. - 4. Finala: Eñaut Aldazabal Julen Etxanizen kontra. - 5. Finala: Ametz Sudupe Denis Galarzaren aurka. - 6. Finala: Oier Aldazabal Anartz Segurolaren kontra. - 7. Finala: Jon Etxaniz Alex Juaristiren kontra. - 8. Finala:Mikel Aranbarri Eneko Urdapilleta aurka. - 9. Finala:Eneko Izagirre Ioritz Astigarragaren kontra. Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteak antolatu du txapelketa, udalak babestuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide