Europar Batasuneko bandera kentzeko eskatu dio Azkoitiko EH Bilduk alkateari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mar. 18a, 10:53

Javier Zubizarreta alkateari Europar Batasuneko bandera udaletxeko fatxadatik kentzeko eskaera egiten diogu arrazoi hauengatik: 1-Europar Batasuna egun hauetan Turkiarekin adosten ari den akordio onartezina salatzeko. 2-Errefuxiatuen krisiaren aurrean ematen ari den erantzun eskas, merkantilista eta ankerra salatzeko. 3-Asilo eskaerak eta nazioarteko itunak ez direlako ari betetzen. 4-Gerratik ihesi dijoaztenen giza eskubideak modu sistematiko eta masiboan urratzen ari delako EB. 5-Lotsa sentitzen dugulako horrelako EB baten parte izanda. 6-Urriak 28ko 33/1981 legeak ez duelako behartzen bandera hau izatera. Hau horrela, Alkateari eskatzen diogu modu sinbolikoan Azkoitiko herriaren gaitzespena adieraz dezan egoera latz honen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide