Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskola Kiroleko kontseiluak ping-ponga sustatzeko ikastaroa antolatu du. Gorka Mendiola eta Iñaki Arzalluz dira irakasleak, eta asteartetan ematen dituzte eskolak, 17:15etik 18:15era eta 18:15etik 19:15era, Elkargunean. Sei lagun daude taldean orain, baina 30 ingururentzat dute tokia. 12 eta 16 urte bitartekoek eman dezakete izena, Xabier Munibe Ikastolan eta Floreagan.