Bihar jokatuko da Eskolarteko bertso saioen azken kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mar. 16a, 11:17

Gipuzkoako XXXVI. Eskolarteko Bertso Txapelketako azken kanporaketa saioa izango da bihar, Azkoitiko Iraurgi Elkartean. 14 eta 18 urte bitarteko 31 ikaslek parte hartu dute txapelketan, eta horietako sei izango dira bihar Azkoitian, tartean, Imanol Albizu eta Iker Letamendia azpeitiarrak. Bertso afaria 19:00etan hasiko da eta, afaria barne, Bertsosarrerak.eus-en lor daitezke sarrerak. Halere, afalostean joan nahi duenak ez du sarrera ordaindu beharrik izango. 21:00etan hasiko dira bertsotan gazteak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide