Merkatariekin bilera irekia deitu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mar. 16a, 11:08

Joan den azaroan, 249 galdetegi banatu zituen Azkoitiko Udalak herriko merkatarien artean. Egitasmoaren helburua zen, elkarren arteko hartu-emana hobetzea pixkanaka. Orduan jasotako erantzunak azaltzeko bilera irekia deitu du udalak orain. Batzar irekia bihar izango da, 14:00etatik 16:00etara, Elkargunean. Galdetegiko emaitzak aurkeztuko dizkie udalak merkatariei bihar. Horrez gain, lantaldeetan galdetegietan jasotako eskaerak, iradokizunak edota hobetu beharrekoak "sakondu" nahi dituzte. Hori dela eta, bileran parte hartzeko deia luzatu die merkatariei, "aurrerapausoak ematen jarraitzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide