Batzarra deitu du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak ostegunerako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bazkideen batzarra egingo du ostegun honetan, Elkargunean. Hitzordua 19:00etan izango da, eta honako gai hauek landuko dituzte bilera horretan: 2015. urteari gainbegiratua ematea, 2016rako asmoak azaltzea eta zuzendaritza aldaketaren berri ematea. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko zuzendaritza batzordea lau kidek osatzen dute, eta horietako bitan emango dute aldaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide