Gure Esku Dago herri dinamikak batzar irekia deitu du Azkoitian apirilaren 2rako, 11:00etan, Elkargunean. Gaiaren azalpen orokorra emango dute lehenik eta behin bileran, eta, ondoren, kafe-tertulia antolatuko dute, taldeka, erabakitzeko eskubideaz gogoeta egin eta ekarpenak jasotzeko herritarren artean.
Horrez gain, galdeketari begira pausoak zehaztu eta bideratuko dituen talde eragilea osatu nahi du bilera horretan Gure Esku Dagok.