‘Adarretatik zintzilik’ obra antzeztuko dute igandean, Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldien bigarren saioa igandean izango da. Gilkitxaro antzerki taldeak Adarretatik zintzilik antzerkia aurkeztuko du, 19:00etan. 1975ean jaiotako bi lagunen komeriak taularatuko dituzte Matadeixen. Hala, 40 urte betetzeak dakarren "krisi sakona" izango dute hizpide pertsonaiek. Sarrera bost eurokoa izango da.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide