Azkoitiar gazteek apirilaren 15era arte eskatu dezakete etxebizitzaren alokairurako laguntza

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak zabaldu du gazteek alokairua ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea. 18 eta 35 urte bitarteko herritarrek, apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera, udaletxean. Eskaera orria Azkoitia.eus webgunetik eskuratu daiteke. Laguntza jasotzeko beharrezkoa da alokairuaren kontratua maiatzaren 15a aurretik sinatuta edukitzea. Iaz hemezortzi diru laguntza onartu ziren, eta 23 herritar izan ziren onuradunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide