Landa eremuetan lapurretak eta iruzur egiten ari direla ohartarazi du Azkoitiko Udalak. Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez, talde antolatu bat dabil landa guneetan eta beste hainbat eremutan bertako bizilagunei iruzur egin nahian. Prezio xume baten truke, beraien lurren konponketak edota asfaltatze lanak eskaintzen dizkie; ondoren, behin obrak amaitutakoan, baserritarren zein inguru horietako etxeetako jabeei "xantaia egin eta estortsio egiten" saiatzen dira Ertzaintzaren arabera.
Hori dela eta, "zuhurtziaz" eta "adi ibiltzeko" eskatu die herritarrei Azkoitiko Udalak: "Ez ireki atea ezezagunei, eta ez onartu obra edo lan zehatzen zerbitzu edo prestaziorik aurrez udalarekin harremanetan jarri gabe. Lehenik udalera deitu enpresa edo langile fidagarriak direla bermatzeko".
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide