Gazteen alokairurako diru-laguntzak emango ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mar. 1a, 12:50

Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere Azkoitiko Udalak. GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez, eskariak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek izango dute diru laguntzak eskatzeko aukera. Gehienez, 50.000 euro bideratuko ditu udalak horretarako, eta urtebetez luzatuko da laguntza hori. Gazteek etxebizitza alokatzeko diru laguntza EH Bilduk gobernuan zela jarri zuen aurrenekoz, iaz. 60.000 euro bideratu zituen orduan koalizio abertzaleak, eta 45.330 euro erabili zituzten guztira. Hemezortzi diru laguntza onartu zituen udalak orduan, eta 23 herritar izan ziren onuradunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide