Azkoitian hainbat luizi izan da goizaldean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 28a, 17:10

Azkoitian luizia Santakutzerako bidean. Azkoitian luizia Santakutzerako bidean. Azkoitian luizia Santakutzerako bidean. Luizia Urrategi auzora bidean. Azkoitian luizia Euri asko egin du eta horrek hainbat ondorio izan ditu Urola Kostako herrietan. Atzo, Azpeitian Urola ibaiak gainezka egin zuen Madalena auzoan eta ur potzu handiak sortu ziren Azpeitia eta Loiola arteko errepidean. Azkoitian Matadeiko sukaldea urak hartu zuen eta bertan egitekoa zen kontzertua Azpeitiko Gaztetxean egin zuten. Gaur goizaldean hainbat luizi izan da Azkoitian, Santakutzerako errepidean batetik eta Urrategirako bidean bestetik. Baina goizean luiziak garbitzeko lanean jardun dute langileek, eta Azkoitiko Udaletik jakinarazi dutenez arratsalderako garbituta zeuden.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide