Eugenio Alberdi
Zabaleta (Azkoitia, 1928) trikitilaria hil zen atzo, asteazkena, 87 urterekin. Urrategi auzoko Zabaleta baserrian jaio zen eta Azkoitian bizi zen.
Juanito Garate
Maltzetaren auzo berekoa zen Alberdi, eta harekin hasi zen gaztetan erromeriak eskaintzen. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakinarazi duenez, "bere inguruko trikitilari ezagunenen arabera, soinu txikiari inork baino hobeto ateratzen zion trikiti airea, berez instrumentu horri zion maitasunaren aiderazgarri".
Alberdirekin panderoa jotzen Jesus Zialtzeta
Bidani motza aritu zen urteetan, eta 1978an Urretxun (Gipuzkoa) omendu zituzten biak. 2003an Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak ere omendu zuen Alberdi, beste hainbat trikitilarirekin batera. Elkartekoen arabera, "oso gizon estimatua izan zen trikitiaren munduan; pertsona goxoa izaki, maitatua izan zen".
Eugenio Alberdiren aldeko hileta elizkizuna gaur, osteguna, 19:00etan izango da, Azkoitiko parrokian. Hilbeila, berriz, Azkoitiko beilatokian egongo da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.