Martxoaren 2ra arte lortu daiteke Errigorako olioa Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Martxoaren 2an, asteazkena, bukatuko da Errigorako olioa eskatzeko epea, Nafarroa hegoaldeko oliba olioa, hain zuzen. Eskaerak egiteko azkoitia@aek.eus-era edo 943-151 089 / 607-612 697 telefono zenbakira deitu daiteke. Bi olio mota daude aukeran: Ekologikoa eta konbentzionala. Bost litroko bidoietan saltzen da olioa, ekologikoa 32 eurotan, eta, bestea, 22,50. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura proposamenaren barruan kokatzen da kanpaina hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide