Alai Batzaren Kantaldi-Jaialdiko sarrerak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Kantaldi-Jaialdirako sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko Alai Batza taldeak. Eskuratu nahi dituztenek Floreaga Ikastetxeko idazkaritzan eskatu ditzazkete, hiru euroren truke. Sarrera bakoitzeko euro bat bideratuko dute Beninen egoera larrian bizi diren umeei laguntzeko. Era berean, Kantaldi-Jaialdian parte hartzen dutenek bina gonbidapen eskuratuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide