Eduardo Ibarmiak familiaz hitzaldia emango du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Eduardo Ibarmiak hitzaldia emango du bihar, otsailak 25, Azkoitiko Hats Terapia Zentroan, Xabier Munibe parkean. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanez hitz egingo du Ibarmiak hitzaldian, eta sarrera doakoa izango da. Izen-ematea ez da beharrezkoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide