Elikaduraz eta haurren ongizateaz hitzaldia antolatu dute martxoaren 2rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 22a, 17:34

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak 2015/16 ikasturteko bigarren hitzaldia antolatu du, Elikadura eta haurren ongizatea gaitzat hartuta. Edurne Maiz Psikologian lizentziatua eta dietistak emango du hitzaldia. Hitzaldiaren helburu da umeen elikaduraz hausnarketa bat egitea eta eztabaida bultzatzea da. Hitzordua martxoaren 2an izango da, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan. Gaiarekiko interesa duen edonork parte hartu dezake hitzaldian, haurreskolako guraso direnek eta ez direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide