Guztientzat dago lekua Azkoitiko dendarien azokan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 20a, 18:55

Hamar dendarik parte hartu dute, eta bihar ere irekita egongo da: 10:00etatik 13:00era.

Outlet azoka prestatu dute Azkoitian astebururako, eta jende ugari bildu da Elkargunean gaur, larunbata. Herrixen merkatari elkarteko hamar dendarik eskaini dituzte arropak, oinetakoak, osagarriak, landareak, azpiko arropak eta abar; eta herritar asko izan badira ere, oraindik badute zer erakutsia. Denentzako moduko azoka bat prestatu dute Azkoitian; izan ere, Elkargunean bertan, gela bat moldatu dute umeek jolas dezaten, eta atarian ere puzgarria eta zezen mekanikoa jarri ditu Atracciones Sanz enpresak. 20:00ak artean dago irekita azoka gaurkoan. Bihar, berriz, goizez zabalduko dute: 10:00etatik 13:00era. [flickr_set id="72157664740371131"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide