Euskal Herriko Emakumeen Gomazko Pala Txapelketa jokatuko da bihar, larunbata, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 16:00etatik aurrera. Finalaurreko bi neurketa izango dira, eta honako jokalariek parte hartuko dute: Pradera eta Ruiz de Larramendi Garmendia eta Saezen kontra, eta, Martin eta Eizmendi Irazistabarrena eta Etxanizen aurka.
Finala handia otsailaren 26an jokatuko da, 19:30ean, Azkoitian.