Zumaiako Algorrik Vigora, Celta-Real partidara, irteera antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016ko ots. 18a, 19:30

Realaren aldeko Algorri taldeak bidaia antolatu du martxoaren 12ko astebururako. Vigora (Galizia) joango dira Celta-Real partida ikustera. Zumaiatik ostiral (martxoaren 11) gauean aterako dira. Partida larunbatean, 18:15ean jokatuko da. Larunbateko gaua lau izarreko hotel batean igaroko dute eta igande eguerdian abiatura dira etxerantz. Prezioa 100 euro eta sarrera izango da. Prezioan hotela eta larunbat eta igande goizeko gosariak sartuko dira. Informazio gehiagorako edo izenak emateko Garoa tabernatik pasatu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide