Neguko piraguismo txapelketa jokatuko da Zumaian, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016ko ots. 19a, 07:26

Joan den asteburuan Bizkaiako neguko txapelketa jokatu ondoren, Gipuzkoako txapelketa jokatuko da bihar, larunbata, 15:30etik aurrera, Zumaian. Itxas-Gaineko kideek Plentziako uretan eginiko lan txukuna hobetzeko asmoa dute. 23 urtez azpikoetan, mutiletan, Imanol BarruetabeƱak, Unai Gerekak, Martin EgaƱak eta Unai Azkunek, eta nesketan Irati Osak, garaipena lortzea izango dute helburu. Junior nesketan, Amaia Ortiz de Zaratek eta Helene Carmonak, eta mutiletan Mikel Casquerok eta Felix Urangak podiumera igo nahiko dute. Kadeteetan, Imanol Txapartegi eta Unai Casquero lehiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide