50 urtetik gorako eraikinek ikuskaritza teknikoa behar dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 17a, 11:43

Azkoitiko Udalak gogorarazi du, 50 urtetik gorako eraikinek ikuskaritza teknikoa behar dutela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) arautzen duen dekretuan egindako aldaketen ondorioz, 50 urtetik gorako eraikin guztien jabeek legez behartuta daude udaletxean EIT-a aurkeztera, hau da, eraikinaren zaintze maila jasotzen duen txostena. Dekretu honek etxebizitza erabilera duten eraikinei eragiten die. 50 urte bete dituzten eraikinetan joan daiteke ikuskapena egiten. Azterketa teknikoa aurkezteko epea 2018ko ekainera arte luzatuko da. Hori da eraikin zaharrenentzat edota 50 urte aspaldi bete zituztenentzat ezarritako data. Halere, 50 urte betetzen joaten diren eraikinek urtebeteko epea izango dute neurria betetzeko.

Denera, 360 eraikin

Azkoitian 360 eraikinek egin behar dute ikuskapena 2018rako. Guzti horietatik 34 erregistratu dira dagoeneko. Ikuskapen hau egitea derrigorrezkoa da zaharberritzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide