Markel Olanok Ibarmia bisitatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 17a, 11:35

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Azkoitiko Ibarmia enpresa bisitatu zuen joan den astelehenean, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuarekin batera. Olanok industriaren aldeko apustua berretsi zuen bisitan: "Gipuzkoa lurralde industriala da, eta gure ongizateari eutsi nahi baldin badiogu, ezinbestekoa dugu industria sendo bat edukitzea". (Aldundia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide