Santelmoetan gaztetxoekin kalejira egingo du Zumai txarangak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet

Azken urteotako santelmoetan, Zumai txarangak kalejira goiztiarrak egin ditu festetako igande goizetan. Diana ibiltari baten moduan, herriko txaranga hau kalerik kale ibili izan da. Kalejirarako jende gaztea inguratu izan du txarangak, eta aurtengoan ere hala izatea nahi dute. Aurtengo kalejira apirilaren 10ean izango da, 09:30etik aurrera. Ekitaldia prestatzeko entseguak egingo dituzte aurretik: otsailaren 15ean hasiko dira, 19:30ean, Ubillosen. Instrumenturen bat jotzen duten gazteak animatu nahi ditu Zumai txarangak entseguetara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide