Biharko Zumaiara Boga 2015-2025 Plan Estrategikoa prozesuan, plangintza-faseari ekingo zaio 2016ko ekainera bitartean. Udazkenean zehar egindako bileren ondoren, Zumaiako herriaren egoeraren diagnostikoa eginda, aurrera begira jarriko dira orain, eta etorkizuneko erronka, helburu eta proiektu estrategikoetan jarriko dute arreta. Horretarako, arlokako bilerak antolatu dira, eta arlo bakoitzak bi bilera egingo ditu.
Aurreko fasean bezala, bilerak euskaraz izango dira, baina dokumentazioa bi hizkuntzetan egongo da. Horrez gainera, saio bat berariaz gaztelaniaz izango da. Lekua eta orduari dagokionez, bilera guztiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira 19:00etatik 21:00etara.
Lau arlotan banatuko dira datozen bilerak eta, aipatu bezala, gaztelerazko saioarekin beste bina bilera egingo dira.
- Garapen ekonomikoari buruzko bilerak otsailaren 15ean eta apirilaren 18an egingo dira.
- Lurralde antolamendua eta ingurumenari dagozkionak martxoaren 10ean eta apirilaren 13an.
- Zerbitzu eta ekipamendua hizpide izango dituenak otsailaren 22an eta apirilaren 20an.
- Herrigintza eta elkarbizitzari buruzkoak otsailaren 29an eta apirilaren 25ean.
- Gaztelerazko saioak martxoaren 7an eta apirilaren 27an egingo dira.