Ander Zubizarreta da Euskal Herriko distantzia erdiko txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 5a, 11:55

Azder Zubizarreta, kirola, Azkoitia, Azkoitri Triatloi Kluba, distantzia erdiko Euskal Herriko txapelduna

Ander Zubizarreta da distantzia erdiko Euskal Herriko txapelduna. Igandean jaso zuen saria azkoitiarrak Irunen, 2015eko Euskal Herriko duatloi eta triatloi zirkuituen sari banaketan. Iazko ekainaren 13an jokatutako 29. BH Zarauzko Triatloian helmugaratutako lehen euskal herritarra izan zen Zubizarreta, 23 urte azpikoen artean. Bere modalitatean bigarren postua lortu zuen sailkapenean, 4 ordu 36 minutu eta 22 segundoko denbora lortuz. Hala azkoitiarrak distantzia erdiko txapeldun izatea lortu du. "Urte osoa pasatu nuen Zarauzko proba prestatzen", azaldu dio hark Hitzari.

Berriro lanean

Irailean 23 urte beteko ditu Zubizarretak. Hori dela eta, eliteko mailan lehiatuko da aurrerantzean: "Hilabete pasatxo geldirik egon naiz, eta orain berriro hasi naiz entrenatzen". Aurrera begira zehaztuta ditu helburuak azkoitiarrak: "Aizarnazabalgo Euskadiko distantzia luzeko duatloi txapelketan parte hartuko dut apirilean, baita Zarauzkoan ere". Mendiko duatloian lehiatzea ere aurreikusten du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide