30 euroko zine bonoa da, Baztartxoko hamar saiotan erabiltzeko
Azkoitiko Udaleko Kultura sailak zine bonoa sortu du Baztartxo antzokiko zine emanaldietan erabiltzeko. 30 euro balio du bonoak, eta hamar saiotan erabili daiteke. Deskontuari esker, hiru euroren truke ikus daiteke film bakoitza. Azkoitiko Udalak zinema bonoa sortzen duen aurreneko aldia da.
Udaletxeko Kultura sailean eskuratu daiteke jada, edota Baztartxo antzokiko leihatilan bertan eskatu, zine emanaldien aurretik.
"Uste dugu zinema ikusteko aukera oso ona dela", esan du Sonia Vazquez Kultura zinegotziak.
Zine bonoa ostiral, larunbat eta ingandeetako saioetan erabiltzeko sortu dute; astelehenetako sarrerak, ikuslearen eguna, hiru euro balio du eta. Edonola ere, astelehenetan ere erabili daiteke bonoa.