Santa Ageda bezpera ospatuko dute Xabier Munibekoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Xabier Munibe Ikastola, Santa Ageda bezpera, koplak, ikasleak

Xabier Munibekoek Santa Ageda bezperan abesten, iaz. (Ane Olaizola) Aurten ere Xabier Munibe Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek, ohitura zaharrei jarraitzeko asmoz, makilak eskuan hartuta koplak kantatuko dituzte bihar, Santa Ageda bezperan.

DBHko taldeek goizetik eguerdira bitartean herriko txokoak zeharkatuko dituzte: Parrokian eliztarrei 2016ko kopla berriak abestuko dizkie lehendabizi; ondoren, Kale Nagusia, azoka, epaitegia, plaza ondoko taberna, dendak eta udala bisitatuko dituzte. Ondoren Xabier Munibe Ikastolako Lehen Hezkuntzako gurasoei abestuko die. Bukatzeko, San Jose egoitza bisitatuko dute.

HH eta LHko ikasle eta irakasleek betiko koplak eta berriak kantatuko dituzte makila eskuan, ikastolako jolaslekuan, 16:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide