Mendiko eskia egiteko irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ots. 1a, 18:47

kirola, Anaitasuna Mendi Bazkuna, Azkoitia, Tena bailara,

Anaitasuna Mendi Bazkunak mendi eskia egiteko irteera antolatu du hilaren 13 eta 14rako.  Tena bailarara (Aragoi, Espainia) izango da irteera, eta hasi berriak direnei zuzendua dago ibilbidea. Nolanahi ere, eski alpinoan pista gorriak jaisteko gaitasuna izatea eskatzen du klubak. Ibilaldiaren irteera 06:00etan izango da, Aizkibel liburutegi aurretik, otsailaren 13an. Bazkideek 50 euro ordaindu behar dituzte, bazkide ez direnek 60. Prezio horren barruan sartzen da autoz pirineotara egin beharreko bidaia, afaria, ostatua eta gosaria. Izen emateko epea hilaren 10ean amaituko da, eta Etxeza harategian edota Lopetegi iturgintzan egin daiteke hori. Komenigarria da federatuta egotea, izan ere, kluba ez da inolako ezbeharren erantzule egiten. Materiala alokatzeko aukera ere eskainiko du klubak, eguneko 20 euro ordainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide