Floreaga Ikastetxeko Gazteak eta Garapena taldeak 7.000 kilo janari bildu ditu guztira Azkoitian, Beninera bidaltzeko. Gabon jaien aurretik jarri zuten bilketa kanpaina martxan, bi aste osoz.
Bildutako janari guztia pasa den ostegunean, urtarrilak 21, eraman zuten Iruñeara. Nafarroako hiriburuan beste salestar eskola eta parrokietan bildutako janariarekin bateratu, eta kontainerra osatu zuten. Kontainerretan iraungitzen ez den janaria bildu dute: babarrunak, dilistak, txitxirioak, arroza, pasta…
Gazteak eta Garapena taldeak eskerrak eman nahi dizkie kanpainan parte hartu duten herritar guztiei: "Herritar askok lagundu digu Beninerako janaria biltzen, hala nola, Azkoitiko janari dendak, Gazteak eta Garapena taldeko boluntarioak, Floreaga Ikastetxeko haur eta gaztetxoak…".