Julene Iturbe Mungiako bertsopaper lehiaketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azkoitia, Mungiako Taket bertso-eskola, bertsoa, Julene Iturbe, saria

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du gazteen mailako lehendabiziko saria Mungiako San Antontxu bertsopaper lehiaketan, Siriako bide ertzetik bertso sortari esker. Mungiako Taket bertso-eskolak urtero antolatzen du San Antontxu bertsopaper lehiaketa. Aurten XVIII.edizioa jokatu da. Sari banaketa hilaren 17an izan zen Mungian bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide