Azkoitiko inauterietako mozorro lehiaketan izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Tabernak apaintzeko lehiaketako izen-ematea ere zabaldu du udalak.

Azkoitiko Udalak zabaldu ditu helduen mozorro lehiaketan eta tabernak apaintzeko lehiaketan izena emateko epea. Interesatuek otsailaren 5a aurretik gerturatu beharko dute udaletxeko harrera bulegora, izena emateko. Helduen inauteri eguna otsailaren 6a izango da, zapatua. Egun horretan gaueko hamaiketatik hamabietara bitartean plazatik pasatu beharko dute. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte lehiaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide