On Bosco festaren afarian eta bazkarian izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urt. 20a, 19:12

Azkoitia, On bosco eguna, Floreaga Ikastetxea,

Hilaren 30ean On Bosco festa ospatuko dute Floreaga ikastetxeko irakasle, guraso, ikasle ohi, Alai Batzako begirale, ADMA eta Gazteak eta Garapena taldeetako kideek. Afaria egingo dute Azkoitiko Joseba Jatetxean, 21:00etan, eta dagoeneko eros daitezke hara joateko txartelak, 25 euroren truke. Datorren astelehena izango da horretarako azkenengo eguna, Floreagako idazkaritzan. Hurrengo eguna ere, urtarrilaren 31, festa eguna izango dute Floreagan. Eguerdian meza egingo dute, eta taldeko argazkia ateratzea aurreiskusten dute jarraian, urtero bezala. Bazkaria Loiola Hotelean izango da, 14:00etan. Txartela Lujan dendan eros daiteke, 23 euro ordainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide