Material bilketa hasi dute Azkoitian, Europa ekialdeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urt. 12a, 14:10

Ostirala bitartean lo zakuak, mantak eta kanpin dendak jasoko dituzte. Materiala Xabier Munibe Ikastolako harreran, Maxixatzenen bulegoan, Zakela tabernan nahiz Karitasen lokalean utzi ahal izango da.

Europa ekialdeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko materiala biltzen hasi dira Azkoitian. Lo zakuak, mantak eta kanpin dendak jasoko dituzte, ondoren kanpamenduetara eramateko. Ostirala, hilak 15, bitartean Azkoitiko hainbat lekutan utzi ahal izango da materiala, hala nola Xabier Munibe Ikastolako harreran, Maxixatzen herri aldizkariak Kultur Etxean duen bulegoan nahiz Zakela tabernan. Toki horiez gain, Caritasek Iriarte Margolaria kalean duen lokalean ere utzi ahal izango da materiala ostiralean, 11:30etik 12:30era eta 18:00etatik 19:00etara bitartean. Errefuxiatuak Ongi Etorri Azkoitiko taldeak Hotz Bergara taldearekin elkarlanean egingo du bilketa Azkoitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide