Urtarrilaren 11tik 15era zabalduko du matrikulazio epea Xabier Munibe haurreskolak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urt. 8a, 16:18

Xabier Munibe haurreskola, Azkoitia, hezkuntza, matrikulazioa

Xabier Munibe haurreskolak 2015-2016 ikasturterako bigarren matrikulazio epea zabalduko du urtarrilaren 11tik 15era (biak barne). Haurreskolako arduradunek jakinarazi dutenez, martxoa-ekaina bitartean (biak barne) hasi nahi duten haurrek urtarrilean egin behar dute matrikula. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da, eta haurreskolan hasteko gutxienez hamasei aste izan behar ditu. Matrikula inprimakiak jasotzeko edota informazio zabalagoa lortzeko haurreskolara bertara gerturatu daiteke, Auzmendi bidea helbidean. 943-080 737 telefonora edota azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus-era ere idatzi daiteke.

Zortzi gela eta bi hezitzaile gelako

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskola zortzi gelaz osatuta dago eta bi urte arteko haurrei zuzenduta dago. Zerotik urtebete arteko gela zortzi haurrez osatua egoten da, eta bat eta bi urte arteko gela hamahiru haurrez. Bakoitzak bi hezitzaileren laguntza izaten du. Haurreskolaren ordutegia 07:30etik 18:30ak arte da. Xabier Munibe haurreskola.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide