`Holz und Blech´ musika elektronikoaren jaialdia egingo dute Azkoitiko kale eta tabernetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urt. 7a, 19:02

Zapatuan izango da jaialdia, 18:00etatik aurrera.

Holz und Blech (Egurra eta Txapa) musika elektronikoaren jaialdia egingo dute Azkoitiko kale eta tabernetan zapatuan, eta hogei musikari inguruk parte hartuko dute. Jaialdiari hasiera emateko DJ-ak egongo dira musika jartzen Goiko Losan, 18:00etatik aurrera. 22:00etatik aurrera, berriz, tabernetara zabalduko da elektronika jaialdia. Honako tabernek parte hartuko dute jaialdian: Dean, Latz, Txalintxo, Zakela eta Zurt. Jaialdiaren kartela

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide