Bihar Azkoitian errefusa ez ateratzeko deia egin du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Urtarrilaren 6a jaieguna denez, ez dute errefusaren bilketarik egingo. Horregatik, errefusa ateratzeko beharra duenak edukiontzi grisa erabil dezaketela jakinarazi dute.

Errefusa ateratzekotan edukiontzi grisera botatzeko eskatu du Mankomunitateak. (Ane Olaizola) Bihar, urtarrilak 5, gauean Azkoitian errefusa zintzilikarioetara ez ateratzeko deia egin du Urola Erdiko Mankomunitateak. Urtarrilaren 6a jaieguna denez, ez dute errefusaren bilketarik egingo, eta hori ateratzeko beharra duenak edukiontzi grisa erabil dezakeela jakinarazi dute. Aitzitik, datorren astearte gauean normaltasunez egingo dute errefusaren bilketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide