Azkoitiko Udalak diploma bana eman die gidabaimena euskaraz atera duten 43 herritarri

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko abe. 23a, 18:03

Azkoitiko Udalarekin elkarlanean Etxaniz Autoeskolak gidabaimena euskaraz ateratzeko zerbitzua eskaintzen du 2010etik

Azkoitian aurten gidabaimena euskaraz atera dutenak Azkoitiko Euskara zinegotzi Nekane Larrañagarekin eta Etxaniz Autoeskolako Uxoa Aizpururekin. Aurten gidabaimena atera duten 43 herritarri diploma bana banatu die Azkoitiko Udalak, era horretan euskararen erabilera saritu nahi izan die udalak. Gidabaimena euskaraz ateratzeko zerbitzua 2010. urtetik eskaintzen du Azkoitiko Etxaniz Autoeskolak, udalarekin elkarlanean. Diplomak Nekane Larrañaga Azkoitiko Euskara zinegotziak eta Uxoa Aizpuru Etxaniz Autoeskolako zuzendariak banatu dituzte. Era berean, Larrañagak gidabaimena euskaraz atera duten herritarrak zoriondu ditu, eta autoeskolako arduradunei eskerrak eman dizkie azken bost urteotan egindako lanagatik. Horrez gain, diploma jaso dutenen artean hiru afari zozkatu dituzte, eta Aitor Andreu, Joakin Isuskiza eta Ander Irureta izan dira irabazleak. 2010etik aurten artean 172 lagunek atera dute euskaraz gidabaimena Azkoitiko autoeskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide