Zumaian areto futboleko eta xakeko txapelketetan izena emateko epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet

Gabonetan Zumaian ohikoak diren bi txapelketetarako izena emateko epea zabalik dago Lubaki kiroldegian. Areto futbol txapelketa abenduaren 24an jokatuko da Lubakin, 09:15etik aurrera. Partidak 25 minutukoak izango dira, kanporaketa moduan. Izenak emateko epea abenduaren 22an 18:00etan amaituko da. Antolaketa bilera 19:00etan izango da. Xake txapelketa hilaren 29an jokatuko da, Oxford aretoan, 18:00etatik aurrera. Izenak Lubakin eman daitezke, edo egunean bertan Alondegian 17:30ak aurretik. Parte hartzea doan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide