Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, Zumaiako Algorrin

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2015ko abe. 18a, 13:43

Larunbatean, abenduaren 19an, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak egingo dira Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan. Oraingoan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira,  11:00etatik 13:00tara. Arropa ez zikintzeko mantala edo arropa zaharra eramatea gomendatu dugu. Izena ematea beharrezkoa da: Juan Belmonte 21ean, info@algorri.eu-n edo 943-14 31 00 telefono zenbakian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide