Zerber, Cordonnier eta Burruntzik jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko abe. 18a, 13:14

Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dutenak eta Nekane Larrañaga Euskara zinegotzia. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak 2006tik sustatzen du Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen aldeko urratsa ematen duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduak akreditatuz. Aurten, merezimendu hau hiru enpresek jaso dute: Zerber burdindegiak, Cordonnier oinetako konponketa dendak eta Burruntzi Arkitektura estudioak.

Zerber burdindegiak Bidean maila lortu du, programako lehen mailako ziurtagiria. Beste biek, Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu dute. Nekane Larrañaga Euskara zinegotziaren eta Bai Euskarari elkarteko Arkaitz Illarramendiren eskutik jaso dute ziurtagiria.

Udaletxeko batzar aretoan egindako ekitaldian jaso dute ziurtagiria Burruntzi Arkitektura estudioko Beñat Alkortak eta Oihana Aldazabalek; Zerber burdindegiko Unai Altunak eta Cordonnier oinetako konponketa establezimenduko Pedro Ramosek.

Gaur egun, 32 ziurtagiridun eragile daude Azkoitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide