XXVI. Gabon Kantak abestuko dituzte igandean, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko abe. 18a, 13:00

Floreaga ikastetxeak eta guraso elkarteak elkarlanean antolatuta, XXVI. Gabon Kantak abestuko dituzte igandean, Baztartxon. Saioa, Josu Irizarrek eta Mireia Olariagak aurkeztuko dute. 12:00etan hasiko dira gabon kantak eta 400 gaztetxo inguruk parte hartuko dute. Honakoek parte hartuko dute ekitaldian: Floreaga umeak, Debako Musika Eskolako Abesbatza, III. AB Korua, IV. Bergarako Musika Eskolako Abesbatza, V. Mutrikuko Korala eta Madalen Txiki Abesbatzak. Gabon kantak, iaz. (Floreaga Ikastetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide