Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak zabaldu du dagoeneko 2016. urterako lizentziak berritzeko epea. Hain zuzen, hilaren 27a izango da azken eguna horretarako.
Hala, zikloturista lizentzia 120 eurokoa izango da 2016.urtean. Zenbateko honi 20 euro gehitu behar zaizkio; hain justu, elkarteko kideek ordaindu beharreko urteko kuota. Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak taldea kudeatzeko eta urtean zehar antolatzen dituzten ekintzetara bideratzen dute diru hori; Azkoitian antolatzen duten jubenil mailako lasterketara ere bideratzen dute zati bat. Beraz, guztira 140 euro ordaindu behar dute bazkideek.
Federazioak, prezioak gora
Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak lizentzien prezioa igo izana salatu du Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak: "Federazioak ezer esan gabe kolpera 25 euro igo du lizentzia eta gure ustez guztiz lotsagarria da igoera hori", dio elkarteak.
Urtea bukatu aurretik izapide guztiak egitea du helburu orain Ormaetxea elkarteak, hala, urtea hasi bezain laster lizentziak elkartean izateko. Lizentziak berritu nahi dituztenek mezu bat idatzi dezakete honako helbide elektronikora: jokinormaetxea@gmail.com. Erantzunik jaso ezean ez dute lizentziarik berrituko.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide