Joakin Errasti 'Epelarre' trikitilaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko abe. 15a, 17:13

Joakin Errasti 'Epelarre'. (Hitza)) Joakin Errasti Epelarre soinujolea hil da gaur, abenduak 15, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakinarazi duenez. Azkoitiko Izarraitz auzoko Epelarre baserrian jaio zen 1933an. 82 urte zituen. Jazinto Rivas Elgetaren ikasle izandakoa hau ere, trikitixaren maisurik nabarmenenetakoa izan zen Epelarre gero, bere eskuetatik irtendakoak baitira txapelketa handiak irabazitako edo eta trikitixaren munduko jotzaile esanguratsuenetako ugari, Xabier Alberdi Zabale edo Ramon Azpitarte Imuntzo, besteak beste. Erromeriz erromeri ibilitako soinujole "aparta", panderojole bat baino gehiagorekin ibili bazen ere, azken urteetan Inazio Bastida Etxeberritxo zenarekin izan zen gehienbat. 70eko hamarkadan txapelketetan ere parte hartu izan zuen, baten bat irabazi zuelarik. Bihar, abenduak 16, 19:00etan izango da hileta elizkizuna Azkoitiko parrokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide