Libertate Nafarra taldea aurkeztuko dute bihar, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Hitzordua 19:00etan izango da.

Libertate Nafarra (LN) talde politikoa aurkeztuko dute bihar, asteartea, Azkoitiko Elkargunean. Hitzordua, 19:00etan izango da, eta alderdi berriaren inguruko zalantzak argitzeko antolatu dute agerraldia. Igandean, abenduak 2o, ospatuko diren Espainiako hauteskundeetara aurkezten da LN. Ibon Arrieta Aitza azkoitiarrak parte hartuko du agerraldia; Arrieta da, hain justu, Gipuzkoako zerrendaburua. "Nafar Estatua" berreskuratzea da talde politiko honen oinarria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide