Beningo umeentzat janaria lortzeko kanpaina jarriko du martxan bihartik aurrera Gazteria eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak Floreaga Ikastetxearekin elkarlanean. Kanpainaren helburua da janariz betetako kontainerrak Beninera bidaltzea. Kontainerrak honako produktuez bete nahi dituzte: arroza, dilistak, babarrunak edo pasta. Epe luzez mantentzen diren produktuak dira, "asko estimatzen" dituztenak.
Kanpaina bihar hasiko da. Asmoa da herriko hainbat merkatari gune eta janari dendetako sarreran jartzea, hala, herritarrei azalpenak emateko. Honako egunetan izango da hori: Ostirirala, abenduak 11; larunbata, abenduak 12; ostirala, abenduak 18, eta, larunbata, abenduak 19.
Bestalde, Floreaga Ikastetxean bertan ere jasoko dituzte elikagaiak. Beraz, nahi duenak idazkaritzara edo ikasgeletara eraman ditzazke. Gabonetako oporrak iritsi arte mantenduko dute kanpaina.
Lagundu nahi dutenekĀ 605-72 88 81 telefono zenbakira deitu dezakete, informazio zabalagoa lortzeko.