Pirritx, Porrotx eta Marimototsek abenduaren 23an bisitatuko dute Azkoitia, urteroko ohiturari jarraituz. Estreinatu berri duten
Amalur ikuskizunerako sarrerak igandean jarriko dituzte salgai. Hitzordua, beti bezala, Baztartxon izango da.
Aurreneko saioa 16:00etan hasiko da eta, bigarrena, 18:30ean. Sarrerak antzokian bertan egongo dira eskuragarri igandetik aurrera, 9:00etatik 11:00etara. Helduen sarrerak zortzi euroren truke lortu daitezke; gaztetxoenak, berriz, sei euroren truke.